2024
Amuitz
AMUITZ sortu dituen balio sozial eta etiko berberekin elkartutako persona taldea gara. Bidasoaren bokalean jaiotako marka, jatorri geografikoan errotze handia duena, itsasoa protagonista eta uharte mitiko bat eszenatoki gisa.
Balioak
Amuitz uhartea Higerreko lurmuturrean kokaturik dago, itsasargitik hurbil. Azalera txikikoa, zati handienak 150×70 metroko dimentsioa du eta itsas mailarekiko gehienezko altuera 10 metro hartzen du.
Kondaira zaharrek diotenez, garai batean pikondoak omen zeuden, erromatarren garaian. Bertan aurki daitekeen fauna, sugandilak, zelaietako arratoiak eta itsas txoriak izan daitezke.
Hondarribiko arrantzale zaharrek bertan dagoen harri mutur bati “Amuko” deitu ohi zioten, eta bertako gune bati, berriz, “Xaxiarri”.
Neguko garaian, eguraldi txarraren ondorioz itsasora ateratzea ezinezkoa zenean, familien eguneroko sostengua bilatzen zuten bai Amuitz uhartean, baita Jaizkibelgo kostalde guztian ere.
Bi zatiz osatutako “Agaya” kanabera erabiltzen zuten arrantzarako. Sabia, mogoia, lupia, muxata eta bestelako arrainak arrantzatuz.
Hondarribia arrantza tradiziozko herri bat da, eta oraindik ere sektore horrek zati handi bat hartzen du egunero ko zereginetan, familiako nekazaritzarekin batera. 1361ean, San Pedroko Marinelen kofradia sortu zen, nahiz eta lehenagotik arrantza jarduera handia zegoen herrian. Lehen datu historikoek diotenez, balea ehizatzen aitzindari dira arrantzaleak. Hori gure arrantzaleen bizitzan islatu da. Gaur egun, ohitura eta tradizioei eusten zaie ospakizun guztietan.
AMUITZen arrantza iraunkorraren alde gaude, Hondarribian gure arrantzaleek belaunadiz belaunaldi erabili duten eta erabiltzen jarraitzen duten arrantza iraunkorraren alde. Ez duelako hemen eta orain bakarrik axola, itsas ekosistema zaindubehar dugu, horixe jasoko baitute hurrengo belaunaldiek.
Gure markaren atzean, gizartean eta komunitatean gure sormen artistiko eta sortzailearen bidez, ingurumenarekin eta naturarekin harmonian, laguntzeko prest dagoen ameslari-talde bat aurkituko duzu.