Soinu Masajea

Soinu Masajea

Eman zeure buruari erlaxazio une bat, soinuek inguratzen, masajeatzen eta harmonizatzen utziz.

Soinuak zure energia sisteman sartuz energia desblokeatu egingo da eta, horren ondorioz, zure gorutz fisikoa, mentala eta emozionala “afinatu” egingo dira.

Burua isildu egingo da, eta zure esentzialarekin eta esentzia horretatik sortzen den bakearekin konektatuko zera.

Gure gorputz fisikoa, adimena eta emozioak etengabeko bibrazioan daude, frekuentzia desberdineko uhinak igortzen. Uhin horiek patroi edo soinu harmoniko bat sortzen dute. Estresak, presek, kezkek eta abarrek patroi horiek desafinatu eta disonante bihurtzen dituzte, ondoez fisikoa, emozio asaldatuak eta mente dispertsoa eta azeleratua sortuz.

Musika tresna sendatzaileen frekuentzien bidez, hala nola Tibeteko ontzi, gong, koshi eta ahotsaren bidez, afinatu eta harmonia naturala berreskuratzen dugu, gorputza sendatuz, nerbio-sistema, adimena eta emozioak baretuz eta ongizate sakonean murgilduz.

Esperientzia paregabea!

Soinu Masajearen Onurak:

  • Erlaxazio-egoera sakonak eragiten ditu.
  • Mina eta ondoeza fisikoak arintzen ditu.
  • Estresa, antsietatea eta tentsioa arintzen ditu.
  • Emozioak baretu eta orekatzen ditu.
  • Chakrak eta energia-sistema garbitu eta orekatzen ditu.
  • Ongizate orokorra hobetzen du.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.