AHOTSA TAILERRA ETA KONTZERTU MEDITATIBOA

Hasiera: 2025/10/04 17:00 tik19:00

Ziklo berri bat hastera doa, udako energia expansiboatik ateratzen gara eta udazkeneko energian sartzen gara, barneratzera, barrura begiratzera eta berritzera gonbidatzen gaituena.

Ahots-tailerra gelditzeko aukera bat da, baita zure bibrazioarekin birkonektatzeko ere, zure soinu sendatzailearekin, iepaiketarik gabe, presentziatik Lasaitasunera jo eta bake eta konexio bibrazioak sortzeko unea da.

Musika tresna sendatzaileen soinuek mentea lasaitzen eta barne bakea eta ongizate sakona sentitzen lagunduko dizute.

AHOTSA tailerrean ahotsaren igorpen naturala praktikatuko dugu, norberaren bibrazioaz konturatzea, ahotsaren bibrazioaren efektua gorputzeko hainbat ataletan, presentzia eta nola soinuak osasunerako eta ongizaterako guztiz beharrezkoa den isiltasun mentalean murgiltzen gaituen.

KONTZERTUAN, fintasunez eta kontzientziaz igorritako soinu guztietaz inguratuko gera, eta, soinu-bainu batean bezala, Tibeteko Ontzien, Kuartzoko Ontzien, Koshien, Gongsen, Monokordearen, Danborren eta Marinaren ahotsaren bibrazioetan murgilduko gera, bertaratutakoen arimak laztanduz.

Esperientzia harmonizatzailea, lasaigarria eta sendagarria, gure esentziarekin eta Bizitzaren funtsezko bibrazioarekin lotzen gaituena.

También te puede interesar

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.